XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamabost urteko itzala bi arrazistari.

Nizako auzitegiak bi arrazistari, bakoitzari hamabost urteko gartzela egotzi dio 1985. urteko martxoan krimen arrazista bat burutu zutelako.

Yves Podolsky, hogeita bederatzi urtekoak, eta Francis Piovano, hogeita hamarrekoak, Menton herrian, Niza hiritik hirurogeita hamar kilometrotara marokkiar bat hil zuten, beren esanetan arabiarrak gustatzen ez zaizkigulako.

Fiskalak betiko gartzela eskatu zuen Podolsky eta Piovanoren kontra.

Bihotz kirurgian laser teknika berriaz baliatu dira.

Bihotz kirurgian laser hotz moeta berri batez baliatu dira zain koronaria garbitzeko kanadar kirurgilari batzu.

Hobekuntza haundia suposatzen omen du teknika berriak, honela urtean egiten diren bihotz operazio asko ekidingo delarik.

Joan den astelehenean egin zen operazioa.

Wilbert Keon, Otawa hiriko Institutu Kardiologikoko doktoreak sistema berriarekin gaiso baten zain koronariak desblokeatu zituen.

Orain arte operatu ezinezko arteria koronariak garbitu ahal izango dira hemendik aurrera, kirurgiarik egin gabe gainera.

Milimetro t'erdiko diametroa duen cateter bat sartzen da, eta berak berekin daraman argiak blokeo lekuraino eramaten du, eta hau lurrintzen.

Metroko biktimei diruz ordainduko.

King's Cross metro geltokian izan zen sutean biktima izan ziren guztiei diruz ordainduko die LRT, Londresko garraiabideaz arduratzen den konpainiak.

Horrek ez du esan nahi arduragabekeriarik eman zenik.

Hau garbi utzi nahi izan du konpainiak.

Azaroaren hemezortzian hogeita hamaika pertsona hil ziren sutean.

Biktimen abokatuek bost milioi libratako (bederatzi milioi dolar) indemnizazioa eskatu dute.

Abokatuek esan dutenez, baldin eta konpainiak arduragabekeriarik izan zela ez badute onartzen, auzitara joko da.

Senar haserrakorrak etxeari su eman.

Auzitegi Nagusiak Teresinha de Sousa Ferreira, bere emazte ohiari arrazoi eman ondoren, Jofre Dornelles de Oliveira bankeroak bion etxeari su eman zion Brasilgo Porto Alegre hirian.

Hiru seme-alaba dituzte, eta orain dela bi hilabete hautsi egin zuten.

Diru piska bat jasotzeko etxea saldu nahi zuen senarrak, baina emazteak ez.

Zer egingo eta, etxeari su eman eta kito.

Hautsi baino lehenagotik ere hamaikatxo gauza saldu omen zuen senarrak dirua beretzat gordez, esan du emazte ohiak.

Porrot gutxiago enpresatan.

Aleman Errepublika Federalean enpresatan porrot gutxiago emango da aurten, 1986. urtean eman zirenak baino gutxiago dudarik gabe.

Urte horretan 18.842 porrot kasu eman ziren.

Lehenbiziko hiru trimestreetan 14.903 kasu eman dira, beraz, uste izatekoa da 18.000 hori urruti samar geratuko dela.